XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.25. irudia. Ardatz eta polea arteko lotura.

3.4.13.- Malgukiak

Malgukiek energia potentziala gordetzea dute helburutzat, beraiengan elastikoaldian eragiten den deformazio-lana dela bide.

Energia hori, malgukiek hasierako formara itzultzean edo deformazioa deuseztean ematen dute berriz.

Normalean malgukiak bi taldetan sailkatzen dira: harizko edo orrizko taldetan, hain zuzen.

Gehien erabiltzen diren malgukiak ondoko era honetara sailka daitezke (3.26. irudia):

- Konpresio-malgukia (a)

- Trakzio-malgukia (b)

- Bihurdura-malgukia (c)

- Orri-malgukia (d)

- Platertxo-malgukia (e)

3.26. irudia. Malgukiak